Koronabirusa Uribe Kostan

Osasun-langileentzat materialak prestatzeko deia egin diete 3D inprimagailua dutenei

Iker Rincon Moreno 2020ko mar. 21a, 14:19

3D inprimagailuak erabilita osasun langileentzako biserak egiten hasi dira. @KOLDOARTOLA

Koronabirusari aurre egiteko maker komunitatea sortu dute EAEn, 3D inprimagailuak erabilita osasun-langileentzako materiala egiteko. Laster gaixoentzako arnasgailuak egingo dituztela iragarri duten arren, une honetan langileentzako biserak egiten ari dira, adituek eurek onartutako diseinuetan oinarrituta.

Koronabirusaren aurkako Euskadiko Maker-en Komunitatea jo eta ke ari da lanean egunotan. Daborduko 800 kide baino gehiago batu dira lanen nondik norakoak azaltzeko eta horri ekiteko. Ideia da 3D inprimagailuak erabilita gaixoentzat arnasgailuak egitea, Reesistencia Team taldeak egindako prototipoaren diseinuan oinarrituta; hala ere, oraingoz osasun-langileentzat biserak egitean jarri dute lehentasuna. 

Egitasmo horretan parte hartu gura dutenentzako planoak jarri dituzten euren webgunean. Behin materiala egin ondoren, komunitatearen koordinatzaileakaz jarri beharko da harremanetan, planoak dauden webgunearen bitartez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun