Kontrabandisten Udaleku Ibiltaria eskainiko dute abuztuan

Publierreportajea 2020ko api. 6a, 14:52

XX. mendean kontrabandistek zeharkatutako bidexketan oinarrituta, udaleku ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulok, Arantzako Aterpek eta Beintza-ORBELA aterpetxeek. Egitasmoak laugarren urtea beteko du eta Euskal Herri osoko gazteek parte hartzen dute.

Aiako Harria, Artikutza, Mendaur eta Leurtzako paraje ederraz gozatzeaz gain, erreka-bainuan, zuhaitz-parkean eta espeleologian ere trebatuko dira gazteak.

Ibilaldiak egunez eginen badituzte ere, “gau lana” nolakoa zen ezagutzeko, afal ondoko solasaldi bat izanen dute kontrabandoan aritutako protagonistekin.

Abuztuan bi txanda antolatu dute, gehienez 20 lagunekoak: abuztuaren 2-8 eta abuztuaren16-22. Prezioa: 285 euro.

+INFO: www.euskarazblaiudalekuak.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun