Koronabirusa Uribe Kostan

Etxealdiko orduak arintzeko, euskarazko bingoa online

Erredakzioa 2020ko api. 6a, 22:26

Erandioko Berbots eta Getxoko Egizu euskara-taldeek bingoan online eta bideoz jokatzeko proposamena egin dute,  konfinamenduaren asperdurari aurre egiteko. Apirilaren 14rako ipini dute hitzordua, saio bikoitzean.

"Konfinamendua dibertigarriago bihurtzeko", ekimen berezia prestatu dute euskara-talde biek. Jitsi Meet izeneko softwarea baliatuta, nork bere etxetik jokatzeko moduko bingo-saioa egingo dute, bideo eta guzti. Saio bi egingo dituzte, bata 12:00etan eta bestea 19.00etan, eta parte behartu gura dutenek formulario txiki bat bete beharko dute lotura honetan. Saio bietan parte har daiteke.

Antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena ematen dutenakaz, kartoitxoak helarazteko. Opari eta sorpresa ederrak egongo direla iragarri dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun