Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian. Hamlet, gaur eta hemen. Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da: gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, diru gosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta dena ez da justizia noski... hor da auzia. Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra moldatu dute, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin.
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Egilea: William Shakespeare
Egokitzapena: Xabier Mendiguren
Antzezleak: Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu, Urko Redondo