Koronabirusa Uribe Kostan

Koronabirusagatik larrialdi ekonomikoan daudenei laguntzen saiatuko da Uribe Kostako Mankomunitatea

Erredakzioa 2020ko api. 13a, 11:40

Uribe Kostako Mankomunitateak adierazi du saiatu egingo dela laguntza ematen koronabirusaren aurkako neurriengatik diru-arazo larriak dituzten familiei, eta hainbat bide ipini ditu halako egoera batean dauden herritarrek horren berri eman diezaioten.

"Larrialdi ekonomikoko kasu horiek ezagutu nahi ditugu, ahalik eta arinen erantzuna ematen saiatzeko", azaldu du Anabel Landa Mankomunitateko presidenteak. "Lehentasuna emango diogu premiazko beharrak asetzeari, hau da, elikadurarako eta etxebizitzarako gastuei", zehaztu du Landak.

Mankomunitateak honako bitartekoak ipini ditu oinarrizko behar horiek ase ezin dituzten herritarrak beragaz harremanetan jartzeko:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun