Bizkaiko hondartzainen hautaketa-prozesua zabaldu dute

Erredakzioa 2020ko api. 16a, 09:49

Gorlizko hondartza, artxiboko irudian.

Udan Bizkaiko hondartzetan hondartzain gisa jarduteko hautatze-prozesua jarri dute martxan. Interesa dutenek datorren maiatzaren 8ra arte eman dezakete izena.

Bizkaiko hondartzetako hondartzain postuak betetzeko interesdunen curriculumak jasotzeko epea zabaldu dute, maiatzaren 8ra arte. Interesa dutenek 18 urtetik gorakoak izan behar dute. Era berean, honako profila bete beharko luke hautagaiak:

  • Giza-gaitasuna (herritarrekin harremanak izateko trebezia).
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Ordutegi malgua eta lekuz aldatzeko aukera izatea.
  • Euskara.
  • Gida baimena.

Era berean, kontutan hartuko dute ingelesaren jakintza-maila eta norbere autoa izatea. Interesatuek hondartzaina@ingure.net helbide elektronikora bidali beharko dute curriculuma.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun