Etxean geratuko naiz

"Zazpi senideko"

Artedrama Plataforma 2020ko api. 19a, 14:17

Kaixo! Domekarako beste proposamen bat dugu: Zazpi senideko antzezlana, Ander Lipusek zuzendu eta Ximun Fuchs eta Manex Fuchsek antzeztua. Gozatu, eta datorren aste-akabuan ekarriko dizuegu proposamen gehiago.

Zazpi Senideko

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

Erlazionatuak

"Australia bihotzean"

Eriz Zapirain / Julian Iantzi 2020 api 18 Urduliz

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun