ALBEren Youtube kanalaren bidez egongo da parte hartzeko aukera, 21:00etatik aurrera. Bakoitza bere etxean egon arren, denek menu berdina jatea proposatuko du ALBEk, "jatetxean egotearen ilusioari" eusteko. "Jarri mahaia, prestatu afaria eta jesarri ordenagailu aurrean gurekin saio berezi honetaz gozatzeko!". Jateko zer egongo den ez dute iragarri oraindino, baina bai zein bertsolari gonbidatuko dituzten "mahaira": Jone Uria eta Aitor Mendiluze.
Saioa ikusteko, labur.eus/ALBEafaria helbidera sartu beharko da 21:00ak baino apur bat lehenago. Hortik zuzenean egingo dute lotura ALBEre Youtube kanalagaz. Zalantza dutenek 605 704 385 telefonora deitu edo albegetxo@gmail.com helbidera idatz dezakete.