Black is beltza
1965eko urrian abiatzen da istorioa: Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du, baina agintari ipar-amerikarrek debekatu egingo dute erraldoi beltzen parte-hartzea, arrazakeria-gaiak tarteko.
Unax Ugalde, Isaach de Bankole, Iseo, Sergi Lopez, Ramon Agirre, Rossy de Palma, Ramon Barea, Willy Toledo, Angelo Moore, Maria de Medeiros, Jorge Perugorria, Hamid Krim eta Emma Suarez aktoreek jarri diote ahotsa Manexen istorioari. Bestalde, soinu-banda osatzeko, Raul Fernandez, Anari, Maika Makovski, Manu Chao, Yacine, Ana Tijoux, Brenda Navarrete, Sonido Gallo Negro, Lengualerta, Ceci Bastida eta Iseoren laguntza izan du Fermin Muguruzak.