Etxean geratuko naiz

"Arrastoak"

Dejabu Panpin Laborategia 2020ko api. 25a, 23:11

Domekarako dakargun proposamena antzezlan bat da: Arrastoak, Errenteriako Dejabu Panpin Laborategiarena. Goza dezazuela!

Arrastoak

Lan honek bidaia emozional bat proposatzen digu. Memoriaz, iraganeko gatazkek isildutako istorioez, belaunaldiak lotzen dituzten hariez, galderak egitearen garrantziaz mintzo da Arrastoak. Narrazioa nagusi, antzezlanak Lur protagonistaren istorioa kontatzen digu, ama ezagutu ez duen gaztea, halako batean ama hilik agertu eta erantzunen bila hasiko dena. Bere mamuen kontra egin beharko du Lurrek.

Antzerki-taldea: Dejabu Panpin Laborategia.

Testua: Oier Guillan eta Dejabu Panpin Laborategia.

Antzezleak: Urko Redondo, Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Ainara Gurrutxaga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun