COVID-19 pandemia mundu osoan hedatzen dabil eta osasun-langilea zaren heinean egoera hobetzea zure esku ere badago. Ez da erraza izango, eta bidea trabaz beterik egongo da. Saia zaitez sortzen zaizkizun arazoak ahalik eta azkarren konpontzen, helburua garaiz betetzeko.
Planteamendu hori du getxoztar batzuek sortutako aztarna-jokoa, "zailtasun-maila ertainekoa" euren esanetan, eta euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak dituena. Jokatzen hasteko euro bat eskatzen dute, "orria mantendu ahal izateko eta etorkizunean joko gehiago sortzeko". Animatuko zara?
Lotura honetan klik egin jokatzen hasteko: https://sites.google.com/view/confinamiento-scape-room/printzipala