Mobilizazio ibiltariak, streaming bidezko emankizuna, ekitaldi nagusia eta etxeetako elkartasun-keinuak Maiatzaren Lehenerako

Auto karabanak eskualdeka, streaming bidezko proiekzioak eta solasaldiak eta balkoi eta leihoetan ekimenak egingo ditugu Maiatzaren Lehenean, 12:30erako aurreikusitako ekitaldi nagusiaz gain. Koronabirusaren ondorioz ezarri dizkiguten mugak muga, Nafarroan izandako debekuak debeku, gure aldarriak jendarteratuko ditugu, "Bizitza erdigunera, nuestro trabajo transforma el mundo" leloarekin.

Egitaraua

  • 09:45 Uribe Kostan kotxe karabana:
    • Gorlizeko Eroskiko parkingean (Gorliz, Plentzia, Urduliz, Sopela eta Berango).
    • Lutxana-Erandio, metro geltokitik (Erandio, Leioa, Itzubaltzeta/Romo eta Algorta).
  • 11:30 Streaming bidezko emanaldiaren hasiera. Ikusi hemen.
  • 11:35 Hokoke dokumentala.
  • 12:30 EKITALDI NAGUSIA.
    • Agur internazionalista: Ulises Guliarte, Central de Trabajadores de Cubako idazkari nagusia
    • LABen mezua: Garbiñe Aranburu, LABeko idazkari nagusia.
  • 16:30 Hotel explotación documentala.
  • 17:30 Zaintzaren inguruko solasaldia.
    • Parte-hartzaileak: Maria Sarasola (Helduen egoitzetako erizaina), Josefina Roco Sanfilippo (Politilogoa, Unibertsitateko irakaslea, ekonomia feministan aditua eta Trabajadoras no Domesticadas-eko militantea) eta Eli Etxeberria (LABeko idazkari feminista). Moderatzailea: Aiora Imaz, LABeko Barne Komunikazioko arduraduna.
  • 18:20 Shock-aren doktrina dokumentala.
  • 19:45 Mundua eraldatu duten langileei txaloak.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun