Lanuzteak Lidl dendetan

Langileen arriskuagatik konpentsazio-ordainsaria egokitzea eskatu du ELA sindikatuak

Iker Rincon Moreno 2020ko api. 30a, 10:47

Uribe Kostan hiru Lidl saltoki daude.
ELA sindikatuak lanuzteak iragarri ditu ditu gaurko, apirilaren 30erako, Hego Euskal Herriko Lidl denda denetan (Uribe Kostan hiru saltoki daude), 12:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 17:30era. Salatu dutenez, elikadura-merkataritzaren langileen egoera "kritikoa" izaten ari da Covid-19aren krisia hasi zenetik: "Kolektibo honek eskatzen du lana aurrera ateratzeko dendetan egiten ari diren ahalegina eta gainkarga aitortzea eta saritzea".

Horren harira, langileek segurtasun-neurri egokiagoak, edukiera kontrolatzeko eta bajak ordezteko langile gehiago kontratatzea, gehiegizko orduak aparteko ordu gisa ordaintzea, gehiegizko esfortzua konpentsatzeko atsedena hartzea eta Lidl-ek iragarritako konpentsazio-ordainsaria egokitzea eskatu dute sindikatuko ordezkariek. Joan den martitzenean, apirilaren 28an, enpresagaz egindako bileran enpresak adierazi zuen adierazitako eremu guztietan neurriak hartzeko prest zegoela, "konpentsazio-ordainsaria izan ezik", euskal sindikatuak azaldu duenez. "Argi dago elikadura-enpresak onura handiak lortzen ari direla alarma-egoera horretan".

"Lidlek ez du arrazoi ekonomikorik alegatu konpentsazio handiagoa ez ordaintzeko"

ELAk dioenez, Lidl enpresak 160 euroko ordainsaria ematen die langileek "arriskua konpentsatzeko". Dena dela, kopuru hori sektoreko beste enpresa batzuetan aitortzen dena baino "askoz ere gutxiago" dela deitoratu dute. "Lidlek ez du arrazoi ekonomikorik alegatu konpentsazio handiagoa ez ordaintzeko. Lanuzteak onartu egiten dituztela eta barne-politikako arrazoiek hemen estatu mailan onartutakoaz bestelako osagarri bat aitortzea eragozten diotela besterik ez du adierazten, non gauza bera aldarrikatzen ez duten beste gehiengo sindikal batzuk dauden".

Sektoreko langileek "aitorpen publiko edo limosnetatik haratago" doan aintzatespena eskatzen dute: "Sektoreko enpresak krisi honetan langileek hartutako konpromisoaz eta gehiegizko ahaleginaz baliatzen dira, eta onura horiek horiek sortzen dituztenengan, langileengan, eragin behar dute". Hori dela eta, ELAk mobilizazioakaz jarraituko duela iragarri du, "Lidlek kolektiboari bidezko ordaina eman arte".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun