Hain zuzen ere, www.euskarazolgetan.eus webgunera jo beharko dute parte hartu gura dutenek. Bertan astero eskainiko diren ekintzak (tailerrak, eskulanak, karaokeak, ipuinak...) eskegiko dira, Mankomunitateak azaldu duenez. Maiatzean, ekainean, irailean eta urrian egongo da programa martxan, betiko legez familietan euskararen erabilera sustatzeko asmoz.
Momentuz maiatzeko egitaraua jakinarazi dute, honako hau:
- Maiatzaren 11tik 17ra: Natura Ikertu + Yoga
- Maiatzaren 18tik 24ra: Zigiluak sortzea + Patata Tropikala (antzerkia)
- Maiatzaren 25etik 31ra: Gaileta glaseatuak + Maite Franko (ipuin-kontalaria)
Bideo bakoitza astebetez izango dute webgunean ikusbide.