Etxean geratuko naiz

"Erroa eta geroa"

Sorginatxurrak 2020ko mai. 9a, 16:20

Kaixo HIRUKAzale! Deskonfinamendua hasiko den honetan, azkenekoz gatoz aste-akaburako ikus-entzunezkoak proposatzen. Gaur, zapatuan, emakume baserritarren bizimoduaren gaineko Erroa eta geroa dokumentala dakargu.    

Erroa eta geroa

Zer diote emakume baserritarrek? Non daude? Ezagutzen ditugu euren bizipenak, kezkak, iritziak...? Dokumentalak Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso ditu. Gazteenak 30 urte bueltan dabiltza, nagusienak 90etik gora. Nekazaritza lanak lehen eta orain, generoaren araberako lan banaketa, kontsumo ohiturak,ekoizpen ereduak, nekazaritzaren transmisioaren etena, emakume baserritarren eskubideak, errenta duina izateko borroka, erreleboa... Hainbat bizipen eta korapilo, hainbat kezka eta galdera, emakume baserritarren ahotik, erroa jasoz eta geroa irudikatu nahirik.

Elkarren zaintzaren eta lur planetaren zaintza beharra inoiz baino ageriago geratu zaizkigu pandemia garaiotan. Lurrari lotutako eta hurbileko nekazaritza eta abeltzaintza iraunkorra landu izan dutenedota lantzen duten emakumeak dira, hain zuzen ere, dokumental honetako protagonistak. Jarduera honek etena eta agroindustriaren erasoeta akaparamendu bortitza jasan ditu. Eta, hala ere, emakumeei esker iraun du eta bizitzari eutsi diote.

Dokumental honen grabaketak 2018ko udan egin genituen; lana bera 2019ko udazkenean amaitu genuen eta hainbat herri eta auzotan aurkezten hasi ginen.

Iraupena: 30 minutu.
Proiektuaren ideia, elkarrizketak eta gidoia: Baserritik Mundura ikastaldiko Sorginatxurrak lantaldeko kideak (Vane Calvo, Nadia Ayuso, Zuriñe Perales, Ane Gorosabel, Mirene Begiristain eta Maribi Ugarteburu).
Dokumentalaren errealizazioa eta muntaia: Itziar Bastarrika eta Ainhoa Olaso.
Musika: Ines Osinaga eta Lorea Argarate.
Animazioak: Susana Martin Somoza (Prinsoup)
Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia

Erlazionatuak

"Elkarrekin-Together"

Pablo Iraburu · Igor Otxoa · Migueltxo Molina 2020 mai 02 Uribe Kosta

"Txan fantasma"

Mariasun Landa 2020 mai 03 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun