Hain zuzen ere, Barakaldo, Basauri, Bilbo eta Gasteizko zurrumurruen aurkako sareek ipini dute martxan ekimena, Getxo eta Leioakoaz gain. Mamadou Día eta Sani Ladan migratzaileen bizipenak azaltzen dituen Dónde irán dokumentala eman ostean, filmaz berba egingo dute protagonista biek, baita Ander Valverde ekoizleak eta Egoi Suso errealizadoreak ere.
Mamadou Día gizarte-langilea da, eta 3052. Persiguiendo un sueño liburuaren egilea. Sani Ladan kulturarteko bitartekaria eta giza eskubideen aldeko aktibista da. Filmaren egileei dagoienez, Ander Valverde kantaria da Green Valley musika-taldean, eta Egoi Suso zinema- eta bideo-errealizadorea, besteak beste Green Valley taldearen lanetan. Parte-hartzaileen galderei erantzungo dizkiete laurek.
Hau izango da egitarau zehatza:
- 17:50-18:00 Harrera
- 18:00-18:15 Ekintza eta gonbidatu berezien aurkezpena
- 18:15-18:45 Dónde irán dokumentalaren emanaldia
- 18:45-19:15 Dokumentalaren inguruko zalantzak eta hausnarketak
- 19:15-19:30 Ondorioak eta itxiera
Parte hartzeko lotura honetan klik egin daiteke. Mugikorretik egin gura izatekotan, Jitsi Meet aplikazioa deskargatu beharko duzue aurretik.