Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz ezarritako murrizketak direla eta, martxoaren 17an 9 garbigune nagusiak (Barakaldo, Basauri, Durango, Erandio, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Igorre eta Markina) baino ez dira martxan mantendu, gremioek obretako hondakinak bertan uzten jarraitu ahal izateko. Alarma-egoerak ezarritako murrizketak malgutzeak aukera ematen du une honetan herritarren eskariari erantzuteko eta instalazio horiek berriro irekitzeko; hori erabiltzaileen eta bertan lan egiten duten langileen osasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak aplikatuta egingo da.
Hasiera batean, garbiguneen sarea astelehenetik barikura egongo da martxan, baina ekainaren erdialderako aurreikusita dago asteburuetan ere berriro zabaltzea (garbigune nagusiek zapatu eta domeketan funtzionatzen dute; gainerakoek zapatuetan soilik).