Erakusketa birtuala prestatu dute Bizkaiko museoek

Erredakzioa 2020ko mai. 18a, 11:09

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko 34 museok utzitako objektu edo pieza banaz osatutako erakusketa birtuala antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Erakusketa maiatzaren 29ra arte bisitatu ahal izango da, lotura honetatik.

Erakusketarako antolatutako plataforma digitalaren bitartez, bisitariak ibilbide birtualak egin ditzake eta piezen bideoak eta argazkiak ikusi. Haietako bakoitzari buruzko oinarrizko informazioa topatuko du: izena eta eta azalpen-testu labur bat. Aukera paregabea da lurraldeko museoetako altxorrak osatzen dituzten piezak modu birtualean bisitatzeko, eta pieza horien bidez gure historiaren, tradizioaren, ohituren, aisialdiaren, kulturaren, sinesmenen, ekonomiaren, artearen, kirolaren alderdiak ezagutzeko. Erakusketa maiatzaren 18tik aurrera egongo da ikusgai, maiatzaren 29ra arte.

Uribe Kostatik Bizkaia Zubiak, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak eta Plasentia de Butrón Museoa parte hartu dute egitasmoan.

Bizkaia Zubia, airetik:

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren Gabriel Elorriagaren oroigarria:

1937ko otsailean, David Seymour (Chim) argazkilari ospetsuak gerra frontea bisitatu zuen Berriatuan, Lekeitiotik gertu, eta Mungia batailoiko gudariei argazkia atera zien Alipasolo baserrian meza entzuten zuten bitartean. Bertaratutakoen artean gudari bat zegoen, ordu batzuk geroago handik metro gutxira heriotza aurkituko zuena: Gabriel Elorriaga kapitaina. Horrek, zalantzarik gabe, oinaze handia ekarri zien maite zituztenei. Hau da bere oroigarria.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen.

Plasentia de Butrón Museoaren Príncipe de Asturias ontziaren maketa:

Ondoren erakusketan parte hartu duten museo denen zerrenda eta bakoitzak prestatutako pieza:

  • Agurtza Arrantza teknikaren  interpretazio zentroa: Agurtza atunontzia.                                                                          
  • Antzasti. Euskaldunon etxea:. mende hasierako gasazko soinekoa.                              
  • Arkeologi Museoa: Berreagako hilarria.         
  • Arrantzaleen Museoa: Bermeoko Batzokiko murala José María Ucelay.
  • Athletic Club Museoa: Koronazioaren Kopa.
  • Torre Loizaga: motordun autoa Allen Runabout.          
  • Balmasedako Historiaren Museoa: Balmaseda Hiribilduko Errege Pribilegio guztien liburu kopia.
  • Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa: Ama Birgina eta Magdalena.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa: Emakumea eserita haurra besoetan duela (Mary Cassatt).
  • Bilboko Berreginen Museoa: Bernay-go altxorraren eszifoak.
  • Bizkaia zubia.
  • Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa: Gabriel Elorriagaren oroigarria.
  • Dolomiten aintzinako Fabrikaren Museoa: Polea sistema erraldoia.
  • Durangoko arte eta historia museoa: Durangoko maketa.
  • El pobaleko burdinola: Gabia.
  • Eleiz museoa: Kutxa.
  • Enkarterrietako Museoa: Antonio de Urrutiaren otoitz-irudia.
  • Sabino Arana Fundazioaren Euskal Nazionalismoaren Museoa: Europako Karta Etnografikoa.
  • Euskal Herria Museoa: Aretx malatua (Mamerto Seguí).
  • Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa: Vagón jardinera. MMPV 609.
  • Euskal Museoa: Santiago Apostoluaren Burua.
  • Euskararen Interpretazio Zentroa: Euskararen misterioa.
  • Gernikako Bakearen museoa: Gudari uniformea.
  • Guggenheim Bilbao Museoa: Denboraren materia ( Richard Serra).
  • Hontza Museoa: Japoniako Armiarma erraldoia karramarroa.
  • Itsasmuseum Bilbao: Carola Garabia.
  • La Encartada Fabrika-Museoa: Selfaktina irutea.
  • Natura Historiaren Museoa "Andrés de Urdaneta": Katxaloten hezurdura.
  • Orozko Museoa: Bizimodu tradizionala.
  • Plasentia de Butrón Museoa: Príncipe de Asturias"-en maketa.
  • Rialia Industria Museoa: Laborategia (Ceferino Olivé).
  • Santurtzi Itsasoa Interpretazio-zentroa: Enkante- Mahaia (bonboa).
  • Simón Bolívar Museoa: Erromes bat Ziortza-Bolibarren.
  • Txakolin Museoa-Txakolingunea: Bakioko Luzarraga baserriko dolarea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun