Errenta-kanpaina bakoitzean ematen den zerbitzu hori atzeratu egin behar izan da oraingo honetan, COVID-19aren osasun-ondorioei aurre egiteko ezarritako murrizketengatik. Beharrezko segurtasun-baldintzak bermatuz zerbitzu horren eskaerari erantzuteko, hiru hilabetez eskainiko da, eta ez bi hilabetez, aurreko urteetan bezala, eta irailaren 30ean amaituko da.
Hala, 2019ko Errenta eta Ondare kanpainen epe guztiak ordura arte luzatu dira, eta irailaren 30a da aitorpena aurkezteko azken eguna. Nolanahi ere, Foru Ogasunak gogorarazi du ordaindu beharreko aitorpenetarako ez duela dagokion kopurua kobratuko irailaren 30era arte, eta azaroaren 30era arte atzeratzen duela ordainketa geroratuetarako bigarren epea (% 60 lehen epea eta % 40 bigarren epea).
Finantza-erakundeetan aitorpenak egiteko zerbitzura jotzen duten pertsonek ere laguntza jasoko dute Bak gako bat lortzeko. Gako horrek NAN edo AIZ eta pasahitz bat ditu, eta Foru Aldundiagaz hainbat izapide Internet bidez egiteko aukera ematen du, besteak beste, Ogasunagaz zerikusia duten izapide guztiak.