Kaixo HIRUKAzale! Dantzan egiten ikasteko beste bide bat dakarkizuegu, sail honetako azkena. Izan ere, kalera irteteko aukera gehiago dagoen honetan, Ni Etxean Dantzatuko Naiz atalari amaiera ematea onena dela begitandu zaigu. Dena dela, Itxas Argia dantza-taldeko lagunek egindako bideo gehiagoz goza dezakezu euren Youtubeko kanalean sartuz gero. Doala haientzat gure eskerrik beroena, maitasun eta lan handiz egindako bideo hauek gugaz eta zuokaz partekatzearren. Laster arte dantzazaleok!
2020 api 08 Uribe Kosta
2020 api 23 Uribe Kosta
2020 api 29 Uribe Kosta
2020 mai 06 Uribe Kosta
2020 mai 13 Uribe Kosta
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.