Sopelan erroldatutako umeek hartu ahal izango dituzte maskarak. Adinaren arabera, hainbat tamainatakoak egin dituzte; hala, 2-4 urte bitarteko umeentzat, 5-8 urte bitartekoentzat eta 9-14koentzat daude aukeran. Banaketa-ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da aipatutako hiru egunetan.
Maskarak hartzen dituztenei dohaintza bat eskatuko diete: material gehiago erosteko diru-ekarpena, elikagai iraunkorrak edo garbiketarako materiala. "Emandako guztia boluntariotzara joango da ", azaldu du Sopelako Udalak.
Maskarak jaso ahal izateko familia-liburua eta guraso baten NANa aurkeztu beharko da.