AEK-k sarean ireki du 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula epea

Erredakzioa 2020ko mai. 27a, 10:46

Izen-ematea sarean egiteko aukera badago ere, ekainaren 1etik aurrera, Uribe Kostako euskaltegietan egiteko beta izango da.

AEK-k ireki du 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea, www.aek.eus/aurrematrikula/ web orrian. Izen-ematea sarean egiteko aukeraz gain, covid-19ak eragindako "konfinamendutik ateratzeko prozesuaren bilakaera ikusita", ekainaren 1etik aurrera, AEK-k aurrematrikulak euskaltegian bertan egiteko epealdia zabalduko du.

Alfabetatze eta euskalduntze erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, aurrematrikula uztailaren 8a baino lehen egiten dutenek onura batzuk izango dituzte: %5eko deskontua datorren ikasturteko matrikularen prezioan; ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei; lehentasuna taldeak eratzeko orduan.

Modu honetan, AEK-k euskara ikastaroak eskainiko ditu beste behin Euskal Herri osoan zehar dituen 100 euskaltegi baino gehiagotan. Aurrematrikula www.aek.eus/aurrematrikula/ web orrian egin daiteke, eta informazioa jasotzeko aukera dago AEKren edozein euskaltegitan eta 673 200 100 eta 946 464 000 telefono zenbakietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun