Haur eskoletan izena emateko epea, ekainaren 8ra arte zabalik

Erredakzioa 2020ko mai. 27a, 12:36

Maiatzaren 21etik dago zabalik Haurreskolen Partzuergoko zentroetarako eskariak online entregatzeko epea. Ekainaren 1etik egongo da eskaerak aurrez aurre egiteko aukera ere. Kasu bietan, ekainaren 8ra arte egin ahal izango dira eskabideak.

Aurten eta iaz jaiotako umeen gurasoek eska dezakete lekua Jaurlaritzaren menpeko haur- eskolen sareko zentroetan. Hauxe da, zehazki, prozedura osoaren egutegia:

  • Eskariak online entregatzea: maiatzaren 21etik ekainaren 8ra (https://ikasgunea.euskadi.eus)
  • Eskariak aurrez-aurre entregatzea: ekainaren 1etik 8ra
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30a
  • Erreklamazio eta subsanazio epea: uztailaren 1etik 14ra
  • Eskaerari uko egitea: uztailaren 14rarte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 28an
  • Umeak haur-eskolan hasteko data: irailaren 4a (COVID-19a dela eta atzeratu daiteke)

Bestalde, ekainaren 8tik aurrera jaiotakoek jaiotza-datatik hilabete bat bete arteko epean aurkeztu ahal izango dute izen-ematea haur-eskolan, eta behin-behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri horien izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun