uribitakora

Aurkia eta ifrentzua

Aitor Fdez. de Martikorena Rodriguez 2020ko eka. 4a, 22:08
Argazkia: HODEI TORRES

Argazki honetan oinarrituta, honako bertsoak idatzi ditu ALBE bertso-eskolako Aitor Fernandez de Martikorenak. Doinua ere egoki aukeratua: Geroko plaza betea.

Lehen, arruntak izan ohi ziren,
zapatu eta domeketan,
ahaide eta lagun arteko
topaketak terrazetan:
zertxobait edan, pintxoren bat jan,
denok hasita berbetan...
Euskaldunok ez dugu askorik 
behar gure bizitzetan:
jende maitea gertu izanda,
gu pozik gaude, benetan! 

Pandemia egun lazgarriotan,
zenbat ez dugun sufritu...
Egun, aste, hil mordo batean
etxetik ezin mugitu;
tabernak ere itxialdiak
erdi hilda laga ditu.
Orain bigarren fasearekin, 
jendea ezin gelditu:
terrazak berriz beteta; birus
horrek ez gaitu garaitu!  

Berrogeialdi luze hau laster
amaituko da, seguru.
COVID birusa etorri aurreko
bizitza bueltan hor dugu.
Bidean, baina, asko galdu da:
bi mila lagun inguru;
diru-arazo askori ere
egin behar zaie buru...
Baina terrazak atzera ere
egongo dira mukuru!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun