Udondon, Txorierrin eta Iturriondo kalean erre ziren edukiontziak, lehenengoa gauerdi inguruan, bigarrena ordu erdi geroago eta hirugarrena 02:00ak aldera. Bigarrena erre ostean hasi zen Udaltzaingoa ikertzen, lehengoa istripu hutsa izan ez zitekeelakoan, eta Ertzaintzari jakinarazi zion jazotakoa.
Hirugarren edukiontzia erre zenean, abisua eman zuen bizilagunak ustezko egileek alde egin zuten autoa deskribatu zuen, eta aztarna horri segituta Erandioko hiru gazte topatu zituzten handi gutxira, artean kotxe barruan zeudela, diskoteka baten aurrean aparkatuta. Identifikatu egin zituzten, eta deklaratzera joateko zain daude orain.