Talde berriak sare sozialetan zabaldutako oharraren bitartez azaldu duenez, gaur egun existitzen ez diren edo erakundeak heltzen ez diren hainbat eremutan bide berriak sortzeko asmoz eratu dute plataforma. Elkarrekiko laguntzan sakonduz, COVID-19aren krisiaren ondorioak arintzen lagunduz, daborduko martxan dauden beste ekimen batzuekin batera, eta udalek eta mankomunitatea sustatutako ekimenakaz batera egingo dute lan. "Pertsonen bizitza erdigunean kokatuko duen eredu sozioekonomiko baten alde egingo dugu, elkarren arteko eta taldeko zaintzan sakontzeko", gaineratu dute.