Gainera, AEKn, hasiak gara plan berezi bat osatzen; batetik, ezohiko egoera honetara guztiz egokitzeko, eta, bestetik, urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko.
Euskal Herri osoan 100 euskaltegi baino gehiagotan eskaintzen dituzte euskara ikastaroak, eta aurten, lehenengoz, aurrematrikula webgunean egiteko aukera zabaldu dute. Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek %5eko deskontua izango dute, eta ordainketa malgutasunez egiteko aukera, ohiko ordainketa-epeei epe bat gehituta. Gainera, taldeak eratzeko orduan lehentasuna izango dute.
Izen-ematea irekita dago eta uztailaren 8ra arte egin daiteke, www.aek.eus webgunean, AEKren edozein euskaltegitan edota 673 200 100 eta 946 464 000 telefonoetara deituta.