Posible da eskualdekook inguru horretan sekula ez edo gitxitan egon izana, edo non dagoan gitxi gorabehera jakitea bertako errepide nagusitik kotxez ibilteagaitik; Leioako campuseko joan-etorrian, esaterako. Baina, leku guztietan legez, Goierrin bere badago zer ikusi: San Cristobal baseleizea, probalekua, Mart(iart)uko torrea, Goiherri sokatira taldeak entrenateko lekua… eta, batetik besterako bidean, naturaz eta lasaitasunaz gozatuteko aukerea. Hainbat animalia topau daitekez baserri inguruetan eta landetan: idiak, astoak, behiak, txakurrak, ahuntzak, akerrak, zaldiak, ardiak, etab.
Esan behar dot neu ez nazela bertan ibili orain dala gitxira arte. Itxialdia arindu eta ostera gero eta luzeagoak egiteko aukerea etorri ahala, orduantxe ibili nintzan lehenengoz Goierrin barrena. Eta ostera luzetxua eginda bere, ez neban asti nahikorik eduki gorago izentau dodazan leku guztietatik pasetako.
Halanda ze, eta datozen hiletan turismoa paraje egitea gomendatu dabenez, Erandioko Goierri (hobeto) ezagutu daikezue, eta telebistan agertutakoak bertatik bertara bizi. Gonbitea amaituteko eta Goierriren ezaugarriak laburtuteko, hona hemen Lizaso bertsolariak programean botatako bertso bat: Leku aparta da kokalekuz, / berezia irudian / freskura dago jendearengan / ta freskura belardian. / Ohitura zahar (t)da herri-kirolen / gordeleku aspaldian / hiritik hurbil, Bilbotik hurbil / Goierri dugu agian / ur geza duen iturritxoa / itsasoaren erdian.