Berangon, Simon Otxandategi eta Arna bidea kaleetako bidegurutzean kokatu dute erabilitako landare-olioa biltzeko edukiontzi berria; Sopelan, aldiz, Solondota kalean. Ontziok laranjak dira eta beharrezkoak dira gure etxeetan erabilitako landare-olioa bereiztea eta bertan uztea, etorkizunean birziklatzeko eta biodiesela sortzeko, etxeko harraskatik isuri beharrean.
Herritar batek urtean 20 litro olio kontsumitzen ditu gutxi gorabehera, eta horietatik % 10 eta % 20 artean bota egiten dira.
Zer gertatzen da erabilitako olioa harraskatik isurtzen bada?
- Hodiak trabatzen dira.
- Arratoi, bakteria eta abarrentzako elikagai gisa balio du.
- Ibaiak eta itsasoak kutsatzen dira, bai eta haien ekosistema osoa ere: 1L olioak 1.000L ur kutsatzen du.
Zer gertatzen da erabilitako olioan edukiontzi laranjara botatzen badugu?
- Olioak ez du ura kutsatzen
- Bigarren belaunaldiko biodiesela sortzeko erabilitako olio gehiago biltzen da.