Getxoko komisaria lekuz aldatu arren, herritarrei arreta emateko eta salaketak jasotzeko bulego bat mantenduko dute bertan, egunero 24 orduz funtzionatuko duena. Era berean, Plentziako Herritarrentzako Arretarako Bulegoan ere ohiko zerbitzua ematen jarraituko dutela azaldu dute. Getxoko telefono-zenbakia (94 406 34 20) ez da aldatuko, eta posta elektronikoa (adm_getxo@ertzaintza.eus) ere ez.
Getxori eta Uribe Kostako Mankomunitateko zazpi udalerriei (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) emate die zerbitzua Getxoko Ertzain-etxeak.