Koronabirusa Uribe Kostan

EAEn bihar bertatik derrigorrezkoa izango da musukoa jantzita eramatea

Argia 2020ko uzt. 15a, 14:12

Argazkia: HODEI TORRES

Nekane Murga Osasun sailburuak eguneroko prentsaurrekoan eman du berria: EAEn ostegunetik bertatik, uztailak 16, derrigorrezkoa izango da musukoa jantzita eramatea gune publiko guztietan, kalean bezala komertzio edo ostatuetan. Nafarroan biharamunean egongo da indarrean neurri bera.

Nekane Murgak eguerdi oroko prentsaurrekoan berretsi du atzo iradokitakoa, maskararen erabilera derrigortzea aztertzen ari zela Eusko Jaurlaritza, eta askoren ezusterako 24 orduko epean indarrean jarriko dela iragarri du: EAEn musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da kalean eta espazio publiko itxietan, "pertsonen arteko distantzia edozein izanda ere".

Ostalaritzan, taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoetan musukoa erantzi ahal izango da soilik jan edo edateko unean, beste une orotan jantzita eduki beharko da. Gainera, mahai baten inguruan gehienez ere 10 pertsona egon ahalko dira, barruan bezala kanpoan.

Hondartzetan eta igerilekuetan ere maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da joan-etorrietan, soilik kendu ahal izango da etzatean edo esertzerakoan, eta hau ere pertsonen artean metro eta erdiko tartea gordeta eta maskararik gabeak elkarbizitza unitate bereko pertsonak izatekotan.

Argia-tik hartu dugu artikulu hau, Creative Commons-en CC BY SA lizentzia baliatuta. Ikusi hemen jatorrizko artikulua.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun