Koronabirusa Uribe Kostan

Getxon 4 positibo berri atzeman dituzte azkenengo orduetan

Iker Rincon Moreno 2020ko uzt. 28a, 12:35

Atzo 4.148 PCR proba egin ziren EAE osoan eta, horietatik, 130 positiboak izan ziren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako azkenengo datuen arabera. Horietatik denetatik, Uribe Kostan 4 kasu atzeman dira, Getxon hain zuzen ere. Hala, denera, udalerri horretan koronabirusagaz kutsatutako 686 pertsona identifikatu dituzte pandemia hasi zenetik gaur egunera arte.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun