Koronabirusa Uribe Kostan

COVID-19agaz kutsatutako 11 pertsona hil dira azken astean Uribe Kostan

Goranzko joera apurka-apurka baretzen doala dirudien arren, etengabe egin dute gora Uribe Kostan COVID-19agaz kutsatutakoen kopuruak. Irailaren 7tik 15era bitartean 425 positibo atzeman dira, gehienak Getxon (214), Erandion (72) eta Leioan (61). Hildakoen kopuruari dagokionez, aurreko asteetako joerari eutsi diete datuek, eta 11 pertsona gehiago zendu dira koronabirusagaz.

Datuak egunez egun berrituko ditugun arren (ikusi hemen), astez asteko bilakaeraren nondik norakoak emango ditugu albiste gisa hemendik aurrera.

Grafiko interaktiboa

 

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun