Apurka-apurka alarma gorritik ateratzen hasi dira Uribe Kostako udalerriak, intzidentzia-tasa 500etik beherakoa gordeta. Hala, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, atzo Gorlizek marka hori lortu ondoren, Berango eta Erandio izan dira gaur eremu laranjara sartzen hurrenak, azkenengo datuek hala erakutsi dutenez. Bitartean, COVID-19 kasu positiboen beheranzko joerak aurrera segitzen du eskualdean, azkenengo 24 orduetan aurreko jardunaldian baino 9 kasu atzeman diren arren (36).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!