Koronabirusa Uribe Kostan

COVID-19agaz kutsatutako 45 lagun gehiago atzeman dituzte eskualdean

Aste-akabuko gorakada nabarmenaren ondoren, erdira jaitsi da COVID-19agaz kutsatutakoen kopurua Uribe Kostan; domekan 85 izan ziren; atzo, aldiz, 45. Zenbateko horren erdia Getxokoak (23) dira. Hala, bost izaten jarraitzen dute alerta laranjan dauden udalerriak eskualdean; Barrika, Plentzia eta Urdulizeko intzidentzia-tasa ere 300tik gorakoa da, baina udalerri txikiak direnez gero ez dituzte aurreikusten neurri bereziak horietan.

 

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun