Garbigune mugikorra Plentzian eta Sopelan egongo da aste honetan

Erredakzioa 2020ko abu. 18a, 14:03
Sopelan, elizaren aurrean paratu dute Garbigunea. UNAI BREA

Abuztuaren 21era arte Garbigune mugikorra erabili ahal izango dute plentziarrek eta sopelarrek. Hain zuzen ere, Plentziako Ontziola plazan eta Sopelako Akilino Arriola kalean (elizaren aurrean) dago egunotan Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu hori. Etxean sortutako hainbat hondakin berezi bertan uzteko aukera izango da, honenbestez.

Hauek dira Garbigune horretan utz daitezkeen hondakinak:

  • Etxeko tresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa (ontzi itxian)
  • Sakelako telefonoak
  • Kableak
  • Pinturak eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak
  • Tintazko kartutxoak
  • Metalezko kapsulak
  • Plastikozko kapsulak
  • Pilak
  • CDak, DVDak eta kaseteak
  • Erradiografiak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun