Marea Horia, izan ere, azken urteetan Gorliz-Plentzian egin izan den mobilizazioa da, aurten esangura berezia hartuko duena, azaldutako arrazoiengatik. Aukeratutako goiburua "Erregularizazioa orain!" da; Astondon hasiko da ibilbidea, 12:00etan, eta hondartzak zeharkatu eta gero Plentziako Ontziola plazaraino ailegatuko dira parte hartzen dutenak. Bilbotik joateko autobus bat antolatu dute, 10:30ean abiatuko dena San Nikolasetik. Bidaiak 3 euroko kostua izango du, eta joanekoa baino ez da izango, etxera itzultzea norberaren kontura egin beharko da eta.
Afrikako eta Ekialde Ertaineko gerretan Europako gobernuek duten erantzukizuna salatu gura dute antolatzaileek, "gerra horiek baitira ehunka mila lagun lekuz aldatuz behar izatearen zergatia". Europa barruan migratzaileen eskubideak gero eta gehiago zapaltzearen aurkako mezua ere zabaldu gura dute, "batez ere ahaztuta dugun Balkanetako Ibilbidean eta Mediterranoean".
"Milioika pertsona ikusezin eta esplotaturen" egoera erregularitzatzeko ere eskatzen dute, eta horixe izango da, hain zuzen, domekako mobilizazioaren ardatza.