Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea izango da gaur, eguaztenean, 18:30etik aurrera. Orozkon Donibane aretoan izango da saioa; Lekeition, aldiz, Azkue aretoan.
Bertsolariak:
- Aitor Ruiz Urizar (Lekeitio)
- Asier Alcedo Cano (Portugalete)
- Asier Galarza Garai (Muxika)
- Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga)
- Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo)
- Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo)
Saioan gaiak ematen Oier Iturralde Fernandez Atano itzubaltzetarra ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua (Mañaria), Graxi Arregi Leonardo (Markina-Xemein) eta Jurgi Fuentes Goikoetxea (Mungia). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ariko da.
Bertsolariak:
- Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein)
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
- Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa)
- Jokin Castaños Gonzalez (Galdames)
- Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)
- Peru de Pedro Larrea (Gorliz)
Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña (Elorrio) ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Arrien Aspiazu (Gernika-Lumo), Leire Etxebarria Gaztelu (Larrabetzu) eta Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio). Idazkari beharretan Karmele Gisasola Zenikazelaia (Mallabia) ariko da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egungo segurtasun-neurriak ahalik eta gehien errespetatuko dira. Hala, besteak beste, sarrerak aldez aurretik erostea eskatu dute; Internet bidez egin daiteke hori ondorengo helbidean: www.bertsosarrerak.eus. Sarrerak 3 euroan eros daitezke; bazkideek 2 euro pagatu beharko dute; 16 urtetik beherakoek, aldiz, doan izango dituzte tiketak.
Hurrengo saioak
Udabarriko Fasean hamar saio jokatuko dira guztira, bost egunetan. Hauexek dira hurrengoak:
- Irailaren 17an, 18:30ean, Getxon eta Busturian.
- Irailaren 18an, 18:30ean, Markina-Xemeinen eta Berangon.
- Irailaren 23an, 18:30ean, Muxikan eta Berrizen.
- Irailaren 24an, 18:30ean, Zallan eta Deion.