Doako zerbitzua ematen du Beharsareak, bai lana bilatu bai behargin bila dabiltzanentzat. Bertara bidalitako iragarkiak argitaratu eta erabiltzaileen arteko harremana errazten du. Baldintza bi daude: lanak euskaraz egitea, eta kondizio duinetan egitea.
Helburu nagusia lan-alorrean euskararen erabilera sustatzea da, arduradunen esanetan. Zerbitzua eskualdeka antolatuta dago; horietako bat Getxo da, beste bat Erandio eta beste bat Uribe Kosta. Mankomunitateko herri denak sartzen dira hor, Berango izan ezik. Dena dela, berez ez zaio inori mugarik ipintzen herri batekoa edo bestekoa izateagatik.