Aurrekoetan bezala, Udalak SMS mezuak bidaliko dizkie arrisku guneetako (Kirol Portua, Ereagako hondartza eta Portu Zaharra) merkatariei eta ostalariei, eta kartelak jarriko ditu, alertaren eta jarraitu beharreko gomendioen berri emateko. Era berean, Udalak Udal Turismo Bulegoa babesteko neurriak ere hartuko ditu.
Olatu handiengatik alerta laranjak irauten duen bitartean, arrisku guneetarako bideak zainduko ditu Udaltzaingoak eta, egoeraren arabera, beharrezkoa izango balitz, oinezkoentzat eta zirkulazioarentzat itxiko ditu edo murriztuko ditu (Pedro Bilbao estatuatik Portu Zaharrera hondartzaren ondotik doan bidea, Arriluze kairako pasabidea Faroraino, Ereagako igogailutik Portu Zaharrera eta abar). Era berean, Udalak gogoratzen du alerta egoerak irauten duen bitartean hondartzetara sartzea debekatuta egongo dela.
Bestalde, Udalak haizeari buruzko prebentzio-neurriak hartu ditu (garabiak, dorre instalatuak, aldamioak, etab.), eta alerta egoeraren berri ematen ari zaie arduradunei. Halaber, Ereagako igogailuak funtzionamenduan etenaldiak izango ditu haize handiak jotzen duen uneetan. Hondakinak biltzeko edukiontzien egonkortasuna ere bermatuko da, normalean arazoak sortzen diren guneetan.
Goizean zehar suhiltzaileek hainbat irteera egin behar izan dute haizeak eragindako kalteengatik, hala nola Getxoko Martikoena eta Lope de Vega kaleean, antena bat erortzeko arriskuan egoteagatik eta kristalak erori direlako, hurrenez hurren.
Gobela ibaiak ere nabari egin du gora azken orduetan Berangoko eta Getxoko hainbat gunetan azken orduetan jazotako euri zaparradengatik.
Nabaria da euria gustoko duzuenok ez zaretela ibaiaren ondoan bizi.
— Arantza Gutierrez (@arantzatxu) October 3, 2020
Pertsona asko gure EH maitean ibaiei begira gaude gaur...#Getxo#Gobela pic.twitter.com/OPDEJhI5ca