Literatura-mundua gustuko dutenen topagune bilakatu da azken urteotan Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa. Hilez hil bertan elkartzen dira eskualdeko lagunak, idazle edo itzultzaile ezagun bategaz solasaldian aritzeko. "Taldean egoteak, elkarrekin egiteak are gehiago motibatzen gaitu irakurtzera, eta gozatzera", azaldu dute antolatzaileek.
Egungo egoera kontuan hartuta, lekuak mugatuak egongo diren arren, inor ez dadin solasalditik kanpo gelditu, online ere eskainiko dituzte saioak (Jitsi Meet bidez). Solasaldira sartzeko esteka emailez helaraziko diete interesatuei. Era berean, solasaldian zehar segurtasun-distantziak mantenduko dituzte eta derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea eta gel desinfektatzailea erabiltzea.