Laboral Kutxa banka kooperatiboan lankidetza da eguneroko lanerako oinarria. Banka sektorean soilik ez, balio hori bizitzako arlo ezberdinetara zabaldu gura dute; kulturan, enpresan, gastronomian, gizarte-lankidetzan eta kirolean. Horretarako nor bere arloan esanguratsua den herritarren eredua ezagutarazi gura izan dute; nolakoak diren, zer egiten duten eta nola egiten duten erreparatuta.
Konpromisoaren indarra
Hala, Haimar Zubeldia, txirrindulari ohia; Jon Maiaa, Kukai Dantzako zuzendaria; Zuriñe Garcia, Michelin izar bat duen sukaldaria; Pedro Garcia, Zaporeak elkartearen sortzailea; eta Natalia Diaz, Urzante olio-enpresako Giza Baliabideetako arduradunak parte hartu dute Laboral Kutxak abiarazitako kanpainan. Komunitateagaz konprometitzea beharrezkoa dela sentituz bizi dira eta lan egiten dute, eta lankidetzaren balioan sinesten dute gure inguruneko bizitza hobetzeko bide gisa. Izan ere, gaur egungo osasun-krisiaren eta balio-krisiaren testuinguruan, inoiz baino garrantzitsuagoa da lankidetzaren balioan sinestea, zalantzarik gabe.