Gaurtik aurrera, HIRUKAk martitzenero jasoko du Elhuyarrek Euskal Telebistaren Teknopolis saioan egiten duen bideoa. Koronabirusaren gakoak du izena atalak, eta Ana Galarragak aurkeztuko du. "COVID-19a gaixotasun berria denez, alderdi asko oraindik ezezagunak dira edo denborarekin doaz ikusten eta ikasten", azaldu du Galarragak. Oraingoan, birusaren iraunkortasuna izan du hizpide, zenbait gaixok denbora luze bat igarota ere sintomak dituztelako. Herbehereetako ikerketa bateko datuakaz argudiatu du birusaren iraunkortasuna Galarragak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!