Dupla & Itziar Ituño: ''Hamaika Gara''

Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 12:33

Dupla bikoteak eta Itziar Ituño aktoreak, Uribe Kostako Gure Esku taldeagaz elkarlanean, Hamaika Gara bideoklipa estreinatu dute. Algortako Portu Zaharrean grabatu dute lana, baita Galeako pasealekuan ere. "Hamaika Gara" egitasmoa erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa lortu gura du Gure Eskuk: "Erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko jarrera nagusia ikustaraztea du helburu, eta Euskal Herriko lurraldeetan urrats eraginkorrak egitea".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun