Datorren urteko maiatzera arte eros daitezke bonuak eta 2022ra arte izango duzu aukera horietako bat erabilita HIRUKAlagun egiteko. Hala, hainbat abantailaz gozatzeko aukera izango duzu. HIRUKAlagun berrientzat zein lehendik badirenentzat baliagarria da sustapena.
BBKren orotariko kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean eros daitezke bonuak. Mota bikoak daude, A eta B, eta bigarrenekoak dira, hain zuzen, toki-komunikabideetako harpidetzak egiteko aukera ematen dutenak. Kontsumitzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko lau bonu erosi ahalko ditu gehienez jota.
Informazio gehiago gura baduzu, deitu 688 693 195 telefonora edo idatzi mezu bat administrazioa@hiruka.eus helbidera.