Bizkaibus autobus elektrikoak probatzen hasi da hainbat ibilbidetan, batzuk Uribe Kostakoak

Unai Brea 2020ko urr. 21a, 14:51
Urbino 12 Electric autobusa. © BIZKAIBUS

Mota bitako autobus elektrikoak probatuko ditu Bizkaibusek, biztanle-dentsitate handiko udalerrien arreko hiri-ibilbideetan. Teknologia hori bideragarria ote den jakitea da helburua. Probak egiteko aukeratutako  ibilbideen artean Areeta-Berango eta Areeta-Armintza daude.

Aste honetako probak Urbino 12 Electric izeneko autobusagaz egiten dabiltza. Ohiko autobusaren ibilbide bera egingo dute elektrikoek, hau da, 200 kilometro inguru egunero,  bidaiari barik , baina 3.500 kiloko karga eroanda. Bestalde, "exijentzia-probak " egingo dira zailtasun teknikoa duten lekuetan, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak azaldu duenez. Probetan datuak batuko dituzte kontsumoaz, erabilitako denboraz eta abiaduraz. 

Probatuko diren autobusak guztiz elektrikoak dira; gaur egun, Bizkaibusek denera dituen 336 ibilgailuetatik 28 hibridoak dira, eta datozen hilabeteetan beste hamar gehitzeko asmoa dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun