Bertso-sarea osatu ahal izateko, lehenengo eta behin, hasierako puntua asmatu beharko dute; ondoren, puntua grabatu eta, amaitzeko, bertso-erronka bidaliko dio norberak gura duen lagunari. Ostean, bertso osoa bueltan etorri beharko zaio hasitakoari, eta Uribe Kostako Euskaraldiko kideei bidali beharko diete hurrengo helbideetara:
- uribekostaeuskaraldia@ni.eus
- www.facebook.com/euskaraldia.uribekosta
- www.instagram.com/euskaraldiauribekosta/
Bideoak jaso ahala, facebook eta instagramen argitaratuko dituzte antolatzaileek denek ikusgai izan ditzaten.