Irantzu Uriarte Getxoko Euskara zinegotziak azaldu duenez, egitasmo horren helburua da tokiko merkataritzak eskaintzen duen tratu pertsonal eta hurbila, kalitatezko produktuak hurbil erosteko aukera eta euskarak tokiko merkataritzan duen garrantzia aitortzea.
Azaroaren 20ra arte indarrean izango den kanpainaren helburuak nabarmentzeko bi bideo zabalduko dira. Lehenengoan, online erosi gura duen bezero batek zailtasunak dituela ikusiko da eta herriko denda bat topatuko du bere erosketa egiteko; bigarrenean, Sara Gandara aurkezleak herrian erosteko gomendioa egingo du. Karteletan Sara Gandararen irudia ikus daiteke eta poltsak ere banatuko dituzte, ideiak azpimarratzeko.