Saioa bikoitza izango da, 12:00etan eta 18:00etan. Sari nagusiaz gain, lerroa osatzen dutenentzat liburu bana izango da opari. Izena emateko labur.eus/ukbingoa helbidera sartu eta jarraibideak bete beharra dago. Horren bidez jasoko dute kartoia, baita online jarduteko Jitsi plataformarako sarbidea ere.
Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko berbalagunei zuzentzen zaie egitasmoa. Berangok, Mankomunitatean egon arren, bere kasa kudeatzen du euskara-zerbitzua, eta horregatik ez dago ekimenaren barruan.