Umeentzako Inguru Minguru tailerrak, urtarrilaren 4ra arte

Erredakzioa 2020ko aza. 9a, 22:12

Hasi dira dagoeneko Uribe Kostako Mankomunitateko Ekogune zerbitzuak antolatutako Inguru Minguru umeentzako bideo-tailerrak. Txikienei ingurumena errespetatzen irakastea da helburu nagusia

"Baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantzia azaltzea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea" lortu gura dute Inguru Minguru proiektuaren bitartez, Uribe Kostako Mankomunitatearen esanetan. 

Azaro eta abenduko tailerrak joan den astean hasi ziren, eta urtarrilaren 4ra arte egongo dira sarean eskuragarri. Hau da egitarau zehatza:

  • Automatak: azaroak 2 - 16
  • Esku bionikoa: azaroak 9 - 23
  • Bizitza plastikoa: azaroak 16 - 30
  • Lanpara bat egiteko tailerra: azaroak 23 - abenduak 7
  • Air hockey: azaroak 30 - abenduak 14
  • Birziklatutako panpinak: abenduak 7 - 21
  • Kartoizko diru-zorroak: abenduak 14 - 28
  • Errege-erroska: abenduak 21 - urtarrilak 4
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun